Txakur-taldea · Muxukan

Ekhi

Taldearen esperientzia eta lasaitasuna

Ekhi taldeko zaharrena da eta urte asko daramatza nirekin Animaliekin Lagundutako Esku-hartzeetan. Esperientziak patxada berezia eman dio.

Leuna, intuitiboa eta jolastia ere bada; lasai egoten daki egoera eta pertsona oso desberdinekin. Behatu, itxaron eta egokitu egiten da, leku gehiegi hartu beharrik gabe.

Bere egoteko modu lasaiak baretasuna eta segurtasuna ematen dizkie saioei. Eta hainbeste urte elkarrekin eman ondoren, Ekhik lan honi buruz ikasi dudanaren zati handi bat ere osatzen du.

Ezagutu txakur-taldea
Ekhi, Muxukaneko txakur-taldeko kidea